Skip to content
zeno
Create a Station
Explore
Religious
Music
News
Podcasts
Bible
By Genre
By Location
By Language
Download App
Opens in a new window
Toggle Sidebar
zeno
Bilbo Hiria irratia
Local
Language Courses
Places & Travel
Basque
Bilboko euskal irratia
Website
Episodes
Episodes
10
12 September 2026
GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: Oporretatik bueltan
Goroldio, Kizkur eta Txipi oporretatik bueltan daude eta irrikitan daude beraien abenturak kontatzeko. Super ondo pasatu dute. Nondik ibili diren jakin nahi baduzue, ireki belarriak eta adi egon! https://bilbohiria.com/docs2/2026/gaurezdagoeskolarik/260909_oporretatik_bueltan.mp3 Deskargatu hemen.The post GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: Oporretatik bueltan first appeared on Bilbo Hiria irratia.
11 September 2026
SOINUGELA: Joni Mitchell-en kantutegi distiratsua
Joni Mitchel kanadarra 1943an jaio zen Albertako lurretan. 20 urte zituela hasi zen kantuak idazten eta 1966an abiatu zen hegoalderantz. Detroiten bizi izan zen, handik bi urtera New Yorkera aldatu eta, azkenean, Kaliforniara heldu zen. Bertan, Warner diskoetxearekin hasi zen bere maisulanak grabatzen. Ondorengo hamarkadan 11 LP gauzatu zituen. Ñabardura […]The post SOINUGELA: Joni Mitchell-en...
10 September 2026
LIBURUEN ERREPUBLIKA TXIKIA: Ez nazazu konta inori
Kontuka eta kantuka gatozkizue Marijaiarekin batera dantzatzeko asmoz, Picoseko korrespontsal berriaren distirak ematen duen indarra probestuz. Insomnio gauak, eleberri epiko-fantastikoek eta lagun izoztuak utzitako lorratzei jarraika ikasteko prest. BIZI, IRAKURRI ETA IZAN ZORIONTSU! https://bilbohiria.com/docs2/2026/liburuenerrepublikatxikia/260821_liburuen_errepublika_txikia_39.mp3 Deskargatu...
09 September 2026
Natxo de Felipek Oskorriren kantu abandonatuak berreskuratuko ditu
Natxo de Felipek proiektu berria aurkeztu du gaur Bilboko Arriaga Antzokian: NDF & Kuarteto Philiperenea / ABANDONATUAK. Proiektuaren barruan bi kontzertu eskainiko ditu urriaren 4an eta 5ean, Arriaga Antzokian. 2015ean Oskorrik agur esan zion 45 urteko ibilbideari, ehunka kantu atzean utzita. Taldeak 38 disko eta 500 abesti baino gehiago argitaratu […]The post Natxo de Felipek Oskorriren...
09 September 2026
Euskaltegiek euskararen berpizkundean duten rola aldarrikatu eta herritarrei euskalduntzeko deia egin diete
Atzo Kafe Antzokian egindako agerraldian, helduen euskalduntze-alfabetatze sektoreko ordezkaritza zabal batek ikasturte berriko matrikulazio-kanpainaren atarian sektorearen estrategikotasuna nabarmendu eta herritarrei euskara eskura dezaten dei egin zieten. Kontseiluaren eskutik egindako agerraldian hitz egin zuten Aize Otaño AEK-ko Nazio Kontseiluko kideak eta Laida Begiristain Maizpideko...
07 September 2026
ZIENTZIALARI #142: Petrologian eta geokimikan erabiltzen diren teknikak material arkeologikoen azterketan (Ainhoa Alonso)
Petrologian eta geokimikan erabiltzen diren teknikak material arkeologikoen azterketan eta karakterizazioan aplikatzeak (erromatar edo erdi aroko zeramiken kasuan, esate baterako), funtsezko informazioa ematen du lehengaien jatorriari, fabrikazio-teknologiei edo haien merkataritzari buruz. Azterketa horiek historialariekin eta arkeologoekin garatutako diziplinaz gaindiko ikerketen oinarri dira....
07 September 2026
Iraila musikaz beteko da berriro Zornotzako eliza eta ermitetan
Iraila musikaz beteko da berriro Zornotzako eliza eta ermitetan. Eleizetan zikloak sei kontzertu eskainiko ditu aurten, irailaren 5etik 20ra, eta askotariko musika-proposamenak ekarriko ditu udalerriko ondarearen txoko berezietara. Aitor Huergo sortzailearekin berba egin dugu Irailak 12an eskainiko du kontzertua. Folk-a, jazz-a, ganbera-musika, musika barrokoa… hainbat estilo eta artista izango...
28 August 2026
Hontzak etra Pinpilinpauxa konpartsekin solasean
Bilboko Aste Nagusia ezin da ulertu konpartsrik gabe horregatik, aste osoan zehar konpartsa ezeberdinen bista izan dugu, euren nondik norakoak kontatzeko. Aida eta Aitor, hurrenez hurren Hontzak eta Pinpilinpauxa konpartsetako kideak hurbildu zaizkigu euren Aste Nagusia nola doan kontatzeko. https://bilbohiria.com/docs2/2026/astenagusia/260828_hontzak_pinpi.mp3 Deskargatu hemen.The post Hontzak...
28 August 2026
Etxebizitzaren krisiaz Pelotazo antzezlanean
Gure eguneroko bizitzarekin zerikusi zuzena duen gai batez hitz egingo dugu: etxebizitzaz. Pabellón 6eko Antzerki Laborategiak PELOTAZO! antzezlana aurkeztu du, umorea, ironia eta musika erabiliz gero eta kezkagarriagoa den errealitate bati heltzeko: etxea izateko eta bizitzeko eskubideari.Zortzi kontakizunen bidez, obra honek etxebizitzaren krisiaren aurpegi ezberdinak erakusten ditu; egoera...
28 August 2026
Bilbo hiria irratiaren eguna Algaran
Bilbo Hiria irratiaren eguna da gaurkoa ALGARAn, Indonesiako janaria prestatuko du Eric konpartsakide holandarrak. Aitziber eta Galder, irratikide eta irratizaleak ez eze, sukaldari laguntzaileak ere badira eta Eric-en aginduetara ari dira lapiko tartean. https://bilbohiria.com/docs2/2026/astenagusia/260828_galder_aitziber.mp3 Deskargatu hemen.The post Bilbo hiria irratiaren eguna Algaran first...