Skip to content
zeno
Create a Station
Explore
Religious
Music
News
Podcasts
Bible
By Genre
By Location
By Language
Download App
Opens in a new window
Toggle Sidebar
zeno
Iñigo Esteban
Aupa Bizkaia
News
Basque
Asteburuetako goizak lasai baina informauta eta ondo pasauta hasteko irratsaioa. Albisteak, eguraldia, trafikoa, alkarrizketak…
Website
Episodes
Episodes
50
06 September 2026
Farmazia tartea Juan del Arcogaz (26-09-05)
Zapatuetan Juan del Arco, geure kolaboratzaile eta farmazialariagaz egiten dogun Farmazia tartean daltonismoari buruz berba egin dogu.Opsinak mintz-proteinak dira, eta argiarekiko sentikor bihurtzen dira, erretinaren kromoforoaren propiedade fisiko-kimikoak aldatuz. Daltonismoa opsinak aldatuta dagozanean gertetan da.Juan del Arcok azaldu deusku zergaitik gertetan dan, ezagutzen diran mota...
0 min
29 August 2026
Zapatuetako Zine tartea David Madarietagaz
Zapaturo lez, David Madarietagaz astegoieneko estrenaldiei buruz berba egin dogu Aupa Bizkaia programako Zine tartean. Astegoien honetan Lekeitioko Zineman Obsession eta umeentzako saioan Rufus, igeri egiten ez zekien sugea filmea ikusteko aukera izango dogu eta nagusientzat El ser querido(www.zinemazaleak.eus/es/takilla).David Madarietak plataforma desbardinetako estreinaldiak be kontau deuskuz.
0 min
29 August 2026
Farmazia tartea
Gaurko Farmazia tartean, Juan del Arco farmazialari eta kolaboratzaileagaz ebola izan dogu berbagai, gaurkotasun handiko gaia dalako. Gaixotasun infekzioso horren agerraldia historiako bigarren handiena da, eta aurreko agerraldietan baino azkarrago ari da zabaltzen. Del Arcok azaldu deusku ebola birus batek eragindako gaixotasuna dala eta, batez be, kutsatutako pertsonen gorputzeko fluidoekaz...
0 min
27 August 2026
Momentuz ez daukagu datarik melanomaren kontrako txertoa erabilgarri izateko
Juan del Arco botikariak melanomaren kontrako txertoagaz egindako saiakuntzen emaitzen inguruan egin deusku berba gaur. Asteon zalapartea eragin dau gaiak eta horren garrantzia nabarmendu deusku. Erabilgarri egoteko data zehatzik ez dagoala esan deusku eta argitu deusku ez dala prebentzinorako txertoa, melanoma dabenekin erabilteko baino. Beraz, eguzkiaren aurrean babesteko beti aitatzen diran...
0 min
16 August 2026
Suge bat ikusten dogunean, aldendu behar gara; ez gara hiltzen saiatu behar
Azken asteetako dinamikeari jarraipena emonda, animalia pozoitsuen hozkadei buruz egin dogu berba astegoien honetako Farmazia tartean Juan del Arco geure botikariagaz. Jendeari ezaguna egiten jako sugegorriaren hozkada arriskutsua dala. Hori dala eta, suge bat ikusten dogunean, aldendu behar gara, baina ez gara hiltzen saiatu behar. Izan be, sugeak ekosistemak mantentzeko eta karraskarien...
15 August 2026
Emonaldi bikotxa astegoien honetan Lekeition: ‘La Patrulla Canina: La dino película’ eta ‘Palestina 36’
Zapaturo lez zinean aditua dan David Madarietagaz egin dogu berba Aupa Bizkaia irratsaioko Zine tartean. Astero, Lekeitioko Ikusgarri zineman dagoan ikus-entzunezko edukiaren barri emoten deusku. Astegoien honetan emonaldi bikotxa egongo da. Txikientzat La Patrulla Canina: La dino película eta nagusientzat Palestina 36 egongo dira ikusgai.PlataformakNetflix eta Prime Video plataformetako...
08 August 2026
Netfilix eta Amazoneko estreinaldien barri be emon deusku David Madarietak
Atrapa un millón pelikulea ikusteko aukerea dago astegoien honetan Lekeitioko Ikusgarri zinema aretoan. David Madarietak azaldu deuskunez, komedia da eta barre batzuk egiteko aukerea eukiko dogu.Netflixeko estreinaldiei dagokienez, hurrenego honeek izan dira asteon: Pollo a lo grande, una conspiración de comida rápida dokumentala eta El escándalo de Truston dokusaila. Telesailetan, Muertos S.L.,...
08 August 2026
Normalean ez da arazorik egoten bularra emoten dan artean botikak hartzeko, medikuaren aginduz beti be
Juan del Arco botikariak esan deuskunez, bularra emoten dan bitartean hartzeko moduko botika ugari dago, baina beti be medikuak aginduta eta eta neurriz hartu behar dira. Askotan agertzen da kezkea, edoskitzean botikarik hartu ahal ete dan. Del Arcoren esanetan, nahiz eta amak hartu, umeei ezertan eragiten ez deutsien sendagai ugari dago. Parazetamola eta ibuprofenoa hartzeko arazorik ez dago,...
01 August 2026
Marmoka, karabela portugaldar eta saburinen inguruan egin deusku berba Juan del Arcok
Marmoka, Portugaleko karabela eta saburdinen ziztaden ingurukoak azaldu deuskuz gaur Juan del Arco botikarioak. Ziztada mingarriak dira kasu guztietan eta batzuetan konplikazinoak be eragin leikiez, norbere osasun egoerearn arabera. Egokiena holako ziztadak saihestea da, baina beti ez da posible izaten. Holan ba, marmoka, portugaldar karabela eta saburdinen inguruko hainbat informazino emon...
01 August 2026
Netfilix eta Amazoneko aste honetako estreinaldien barri be emon deusku David Madarietak
Gaur, bihar eta etzi Spiderman: brand new day ikusteko aukerea izango dozue Lekeitioko Ikusgarri zinema aretoan. Spiderman-en azken pelikuleaaren estreinaldia, beraz.Netiflix-en dokumental bat, hiru telesail eta pelikula bat estreinau ditue. Comback salvaje dokumentala; Furioso, Proyecto final eta Bomba en el Pan Am 103 telesailak; eta El diablo se viste de Prada 2 pelikulea. Amazon-en telesail...